ORAIN ZURE ONLINE ESKAERA DENDAN ORDAIN DEZAKEZU


Erosi Stradivarius.com gunean eta ordaindu zure eskaera (eskudirutan edo txartelarekin) jasotzen duzunean.

Nola egin jasotzean ordaintzeko?


PAUSOA

Gehitu erosi nahi dituzun salgai guztiak zure erosketa-saskira eta joan Bideratu eskaera dioen horretara.

PAUSOA

Aukeratu dendan jaso
bidalketa-metodoa.

PAUSOA

Aukeratu jasotzean ordaintzea rdainketa-metodoa.

Aukera hau hautatzeko zure erabiltzaile-kontuan hasi behar duzu saioa.

Oraindik konturik ez baduzu, erregistra zaitez! Erraz eta azkar egin dezakezu.

PAUSOA

Zure eskaera aukeratutako Stradivarius dendan jasotzen dugunean, posta elektronikoz jakinaraziko dizugu. Une horretatik aurrera 10 eguneko epea duzu zure eskaera jaso eta ordaintzeko.

PAUSOA

Dendan, joan kutxara, eman zure eskaera-zenbakia eta nortasun-agiria eta egin ordainketa nahiago duzun moduan: eskudirutan edo txartelarekin.

Ohiko galderak


Zertan datza dendan ordaintzeko erosketa-metodoa (jasotzean ordaintzeko aukera)?

Ordainketa-metodo honekin eskaera online egin eta aukeratutako Stradivarius dendan jasotzen duzunean ordain dezakezu, dendan erabilgarri dauden ordainketa-metodoak erabiliz (eskudirutan, kreditu- edo zordunketa-txartelarekin, giftcard batekin, etab.)

Zer egin behar dut dendan ordaindu beharreko salgaiak jasotzeko?

Posta elektronikoa eta SMS mezua bidaliko dizugu zure eskaera dendan jasotzen dugunean. Dendan, joan zuzenean kutxara eta eman zure eskaera-zenbakia eta nortasun-agiria. Garrantzitsua: Ordaindu ondoren baino ezingo dituzu probatu jantziak.

Zenbat egun ditut dendan ordaindu beharreko eskaera dendan jasotzeko?

Posta elektronikoa bidaliko dizugu eskaera dendan jasotzen dugunean eta, une horretatik aurrera, 10 egun naturaleko epea duzu eskaera jasotzeko.

Bestalde, hurrengo egunetan posta elektroniko eta SMS mezu bitartez gogorarazteko abisuak jasoko dituzu. 10 eguneko epea igarota, eskaera jaso ez bada, automatikoki deuseztatuko da.

Beste norbaitek jaso dezake nire izenean dendan ordaindu beharreko eskaera?

Bai. Eskaera jasotzera datorren pertsonak datu hauek eman beharko ditu: eskaera-zenbakia eta eskaera noren izenean dagoen. Eta amaitzeko, nortasun-agiria aurkeztu eta ordaindu egin beharko da.

Ez da sinatutako baimen bat edo eroslearen nortasun-agiria zertan aurkeztu.

Nola aldatu edota itzuli ditzaket dendan ordaindu beharreko eskaera bateko salgaiak?

Aldaketak eta itzulketak egiteko epea 30 egunekoa da eskaera jaso eta dendan ordaintzen den egunetik aurrera. Salgaiak erosi zenituen herrialde bereko edozein Stradivarius dendatara joan zaitezke. Salgaiek egoera onean egon behar dute eta erosketa-tiketa aurkeztu behar duzu.

Salgaien neurria edo kolorea aldatzea bakarrik izango da dohainik. Salgaiak itzultzen badituzu, ordaintzeko erabili zenuen metodo berdinaren bidez itzuliko zaizu horien zenbatekoa.

Dendan ordaindu beharreko eskaera bat itzuli nahi badut, etxean edo entrega-gune batean jasotzea eska dezaket?

Ez, dendan ordaindu beharreko eskaerak dendan soilik itzul daitezke (erosketa egin zen herrialde bereko edozein Stradivarius dendatan).

LandingCOD

Eskaera hau etxean entregatzeak EZ DU KOSTURIK izango.

x falta zaizkizu doako bidalketa arrunta edukitzeko zure etxera.